Twitterrekin antzekotasun gehien duen plataforma da hezkuntza mundura egokitutako sareen artean

Twiducate azkenaldian hain modan dauden sare sozialak eta hezkuntza eredu berriak uztartu nahi dituen plataforma berria da. Nahiz eta ingelesez izan, oso erabilerraza da. Ziurrenik microblogginean oinarritzen diren irakaskuntza sareetatik Twitterren espiritutik gertuen dabilena izango da. Komunikazioa klaseetan bidaltzen diren mezuetara eta ikasle eta irakasleen arteko txat batera mugatzen da. Bertatik, irakasle zein ikasleek mezu pribatuak bidali diezaiokete nahi diotenari.

Daukan erabilgarritasun errazak aproposa bihurtzen du adin txikikoenentzat. Sistemak benetako komunikazio batera bideratzen ditu irakasle eta ikasleak, horien arteko informazio trukaketa bultzatuz eta indartuz. Gauzak horrela, Twitterren antz gehien duen sistema da hezkuntzara bideratutako mota honetako plataformen artean.

Dohainezko zerbitzua eskaintzen du, eta aparatu mugikorretarako sistema berezia barneratzen du.

Bestalde, Aplikazioak euskarazko blogak osagarriak bihurtu daitezkeen aplikazio mobil erabilgarrien zerrenda bat eskaintzen du.

Twiducateren aurkezpen bideoa

INFO +

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina