Codecademy,
programazio hizkuntzen (Python, PHP, JavaScript eta Ruby) eta
markatzeko lengoaien (HTML eta CSS) inguruko klaseak eskaintzen
dituen sareko plataforma interaktiboa da. 2012tik ona, 24 milioi
erabiltzaile baino gehiagok egin dute bat plataforma honekin, eta 16
milioi ariketa baino gehiago egin dituzte. Gainera kurtso honen
hasierarako, Codecademyk hainbat gobernu eta eskolekin akordioak
sinatu ditu kurtsoak berauengana gerturatzeko.
Erabiltzaileek
aplikazioan parte har dezaten, sariak eta puntuak ematen dituzte
ariketa bakoitza amaitzerakoan. Eztabaida foroak ditu, eta kurtso
bakoitzeko glosario propio bat.
Guneak,
kurtso berriak sortu eta publikatzeko aukera eskaintzen dio edozein
erabiltzaileri, eta horretarako “creacion de cursos” herraminta
du martxan.
Codecademiren
herramienta interesgarrienetako bat ordea, Code Year da. Programatzen
ikasi nahi duen ororentzat sortutako programa da. Astero, programa
honetan kurtso bat publikatzen da. Pasaden kurtsoan 500.000 pertsonek
hartu zuten parte.
Guztiz
doanekoa da, gaztelerazko bertsioa du eta erabiltzeko erreza da. Webgunea: Codecademy
Nola erabili Codecademy? Honatx erantzuna:
Codecademiren sortzailea:



0 iruzkinak:
Argitaratu iruzkina