Zer da Ecoursely? Zertarako balio du?
Interneteko DIY (do it yourself, zeuk egin ezazu) deritzon joera modan dago, ez dago zalantzarik. YouTube-ko tutorialen bisita kopuruak baino ez dira ikusi behar horretaz konturatzeko. Ecourselyk negozioa ikusi du jakintzaren munduan eta MOOC kurtsoei alternatiba bat eskaintzen die. MOOC hauek edozer ikasteko aukera ematen dute eta atzetik unibertsitate famatuen izena daramate, baina hauen abandono tasa izugarria da, gainera, kurtso hauek ekoiztea garestia da.
Ecoursely-n edozein erabiltzaile izan daiteke irakasle, baldin eta baldintza bat betetzen badu: zerbait irakatsi hiru ordu baino gutxiagotan. Baldintzak beteta, irakasleak edozer irakatsi ahal izango du eta ikasleei zerbait kobratu.
![]() |
| Ecoursely |


0 iruzkinak:
Argitaratu iruzkina