QuizBean, irakasleek quiz edo testak edo froga azkarrak egiteko sortutako aplikazioa da. Ikasleak berauek ere, eduki multimediaz hornituta dauden azterketa interkatiboak egin ditzakete, eta hauen notak eta irakasleak eman beharreko oharrak momentuan bertan jasotzeko, eta osatu edo erantzuteko aukera dute edozein leku edo dispositibotik.



Izen emateko orduan hiru aukera zabalduko zaizkigu: klasea sortu (create a class), erantsi ikasleak (add students) eta quiz-a sortu (create a quiz).Lehenak ikasle talde zabalari ariketak sortzeko eta emaitzak etengabe erregistratzeko aukera eskainiko digu; bigarrenak berriz, banako ikasleari ariketa espezifikoak bidaltzeko aukera ematen digu, kontrol pertsonalizatuagoarekin.Azken aukerak quiz interaktibo bat sortzeko aukera ematen digu, aukera anitzen artean erantzun bakarra izango duten galderekin osatua egongo dena. Gainera nahi dugun hartzaileari bidali diezaiokegu, talde osoari edo nahi dugun ikasleari. Emailaren bidez, edo facebook eta twitterren bidez ere zabal liteke.

Quizbeanek doaneko plan bat du, non 6 quiz bitarte sor ditzakegun 51 ikasle erregistratuz gehienez. Doanekoaz gain, beste bi plan gehiago ere baditu, hauek ordea ordainpekoak dira: lehena 5 dolarrekoa, 26 froga eta 101 ikaslerekin gehienez; eta 10 dolarrekoa, mugarik gabea. Webgunea: QuizBean

Nola erabili QuizBean? Honatx erantzuna: 







0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina