La Musiquita gitarra klaseak online hartzea ahalbidetzen digun web orria da. Eskaintza zabala dute: maila guztietarako klaseak, kantu ezagunak ikasteko aukera, irakasle profesionalak, kalitate altuko bideoak, edozein tokitatik klaseak hartzen egoteko aukera eta gainera merke.  

Bost kurtso mota eskaintzen ditu, hala nola: gitarra zerotik hasita, punteoa eta inprobisazioa, armonia eta sorkuntza eta maila altuagoa duten ikasleentzako klaseak. Bideo bidezko klaseak dira eta denak Youtube-n daude. Bestalde, edozein gitarristari ongi datozkion baliabideak ditu: afinadorea, oinarri musikalak, terminoen hiztegia, metronomoa eta akordeen liburuxka. 

Azkenik, La Musiquitak blog bat dauka. Bertan, musikari buruzko albisteak, gitarraren istorioa eta hainbat gauza interesgarri argitaratzen dituzte. 

Beraz, etxetik modu erraz eta merke batean gitarra ikasteko modua izan daiteke. 

Gitarra bat hartu eta hasi gaitezen musikaz gozatzen! 


Hona hemen klaseetako bat:  https://www.youtube.com/watch?v=j-rzNT2bcWM

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina