Berehala sortu ahal dira presentazio ikusgarriak Emaze erabiliz. HTML5ez eginiko presentazioak dira, edozein apartatu mobiletan ere ikusi ahal izateko. Hastapenean, txantiloia hautatu behar diapositibak egiten hasteko. Irudiak kargatu ahal dira, baita Youtubeko bideoak txertatu ere. Eta oso interesgarria den aukera bat ere bada: elkarlana egin daiteke lankideei laguntzeko esanez. Presentazioak era pribatuan gorde ahal dira, baita publiko egin ere, jakina. Web 2.0 plataforma denez, posiblea da Twitter edo Facebook sare sozialetan partekatzea ere. Bestalde, 3Dz egidako diaporamak egiteko aukera ere ematen du.  Ondoren bi bideo topatuko dituzu: lehena Emaze sistemaren gainbegirada da, ofiziala; bigarrena, ostera, screencast moduko tutoriala, Ruby Alvarado erabiltzaileak egindakoa; eta behean Ipar Irlandako RSCkoek egindako gida. Webgunean izena eman baino lehen komenigarria da bideoak ikustea Emazeren posibilitateak ikusteko.



0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina