Haiku Deck sistemaren bidez irakasleek oso sinpleki egin ahal dituzte presentazio ikusgarri eta dotoreak ahalegin handirik gabe. Haiku Deck-ek Weberako plataformaz gain, aplikazio mobila ere badu eduki iPad tabletetarako. Hortaz, bi bertsio daude gaur egun. Aplikazioak funtzionalitate gutxi eduki arren, inportanteenak ditu irakasleak denbora alferrik ez galtzeko. Haikuk aukera ematen dizu sakoneko irudiak erraz jartzeko zure presentazioan. Irudiak eta bat edo bi esaldi nahikoa omen da presentazio erakargarriak egiteko. Horretan oinarritzen da Haiku sistema. Den-dena, erraz-erraz eta iPad-etik egiteko aukerarekin. Munduko zenbait hedabidek berrikusketa onak egiten dituzte aplikazioaz. Nahiz eta oso presentazio konplexuak egin nahi dituzten irakasleentzat agian sinpleegia izan daitekeen, eta hortaz, ez oso egokia, metaforak maite dituztenentzat eta presentazio ikusgarriak atsegin dituztenentzat oso interesgarria da. Webgunean duten galeriari erreparatzea baino ez da bukaerako produktu edo lanak nolakoak diren ikusteko. Ondoko bideoan, Haiku Deck nolakoa den eta zelako funtzionalitateak dituen ikusi ahal da.
Haiku Deck
- Egilea: : Gorka Jakobe Palazio
- Post date : 2014(e)ko urriaren 14(a), asteartea
- Timestamp : 10:35
- Labels : Palazio, presentazioak
-
- Bidali mezu elektroniko bidezIdatzi honi buruzko bloga!Partekatu X-nPartekatu Facebook-en
Haiku Deck sistemaren bidez irakasleek oso sinpleki egin ahal dituzte presentazio ikusgarri eta dotoreak ahalegin handirik gabe. Haiku Deck-ek Weberako plataformaz gain, aplikazio mobila ere badu eduki iPad tabletetarako. Hortaz, bi bertsio daude gaur egun. Aplikazioak funtzionalitate gutxi eduki arren, inportanteenak ditu irakasleak denbora alferrik ez galtzeko. Haikuk aukera ematen dizu sakoneko irudiak erraz jartzeko zure presentazioan. Irudiak eta bat edo bi esaldi nahikoa omen da presentazio erakargarriak egiteko. Horretan oinarritzen da Haiku sistema. Den-dena, erraz-erraz eta iPad-etik egiteko aukerarekin. Munduko zenbait hedabidek berrikusketa onak egiten dituzte aplikazioaz. Nahiz eta oso presentazio konplexuak egin nahi dituzten irakasleentzat agian sinpleegia izan daitekeen, eta hortaz, ez oso egokia, metaforak maite dituztenentzat eta presentazio ikusgarriak atsegin dituztenentzat oso interesgarria da. Webgunean duten galeriari erreparatzea baino ez da bukaerako produktu edo lanak nolakoak diren ikusteko. Ondoko bideoan, Haiku Deck nolakoa den eta zelako funtzionalitateak dituen ikusi ahal da.


0 iruzkinak:
Argitaratu iruzkina