Batzuk
Power Point-a erabiltzen dute, beste batzuk nahiago dute Prezi
erabili, edo Googleen aurkezpen herramintaren aldeko botoa ematn
dute, edo Zohorenaren alde; baina alternatibak ugariak dira, eta
Slid.us-ek protagonista handien alboan kokatzea lortu du.
Erabiltzaile kontu bat sortu ondoren, gainontzeko erabiltzaileek egindako aurkezpenen artean nabega dezakegu, edo aurkezpen bat sortu, publiko edo pribatua. Gainera bakoitzaren gustura pertsonaliza daitezke ezkerraldean aurkitzen den menuaren bitartez: fondoa, letraren tamaina, koloreak, trantsizioak, parrafoaren egitura... Gainera, oinarrizko aurkezpenak moldatzeko aukera ere badago “Expert” herramintaren bitartez, HTML egituran aldaketak eginez.
Eskuinaldean
gure
aurkezpena sortzeko ditugun plantillak aukera ditzakegu, zutabe
anitzdunak, tituluekin, multimedia edukiarentzako lekuarekin,
zerrendekin...
Aurkezpen
sortzaileen sare soziala izanik, aurkezpenetan egindako iruzkinak,
bisita kopurua, zenbat pertsonak gustoko duten, eta komunitatearekin
erlazionatutako beste hainbat aspektu ikus daitezke. Hau gure
aurkezpena publikoa bada soilik gertatuko da.
Doanekoa
da. Webgunea: Slid.us
Nola erabili Slid.us?


0 iruzkinak:
Argitaratu iruzkina