Kuri gauza batzuk oso-oso ondo egiteko sortu zen. Eta bere pertsonalitatea izango da beste robotetatik ezberdinduko duena, Kaijen Hsiaoren hitzetan, Mayfield Robotic-eko CTOa.

Kuriri esker, erabiltzaileek musika erreproduzitzeko edo euren gailu adimenduak kontrolatzeko aukera ematen die etxeko edozein tokitik. Kurirekin zuzeneko bideoak erreproduzi ditzakezu eta etxe zaintzarako pentsatutako bideoak egin. Bere adimen artifizialak edozein ingurune ikasi ditzake eta, hortaz, etxeko tramankuluak gainditzeko kapaza da. Era berean, aurpegiko espresio zein soinuetara erreakzionatu ahal izango du burua astinduz. Bere azken eguneratzean, kurik animaliak (maskotak) gizakietatik bereizteko gai da. Animali guztiekiko ez du erreakzio bera izango.

Kurik daukan argazki kamera familiaren esku egongo da nahi beste argazki egiteko eta horrela inoiz pentsatu zezaketen argazki bilduma lortzeko. Bere sortzaileen hitzetan, umeekin oso ondo eramaten da Kuri. Hauek Kurirekin teknologiari buruz, adibidez, hainbat gauza ikasi dezakete. 

Momentu honetan Kuri Robota 699 dolar balio du. Uste da, erabiltzaileentzako bidalketak urte amaieran hasiko direla.



0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina