Lingokids aplikazio berri honek modu natural eta dibertigarri batean bigarren hizkuntza bat ikasteko aukera ematen du. Aplikazio hau zortzi urte baino gutxiago dituzten umeentzat bideratuta dago eta honek, etxeko txikienek ingelesa lantzeko erreminta desberdinak eskaintzen ditu. Bertan, fonetika, zenbakiak eta hiztegia modu ezberdinetan lantzen dira, betiere automotibazioa eta umeen konpromezua galtzen utzi gabe.
Horrez gain, klaseak online eskaintzen dituela ere azpimarratu beharra dago. Klase horietarako, erraminta desberdinak lantzeko aukera ematen du; hala nola, jokuak, abestiak, audio-bookak, fitxak, bideoak, etab. Aipatu beharra dago, klaseetako lekzio bakoitza ume bakoitzaren erritmora moldatzen dela eta ume bakoitzak ikasteko behar duen denbora errespetatzen da. Beste alde batetik, gurasoek ere seme-alaben eboluzioa nolakoa izan den ikusteko aukera dagoela azpimarratu behar da.
Txikienen garapena haurtzarotik landu beharra dagoen gaia da, bertan gertatzen delako beraien eboluziorik handiena. Hizkuntzak gero eta lehenago ezagutuz, umeentzat errazago bilakatuko da berauen ikasketa eta ezagutza.


0 iruzkinak:
Argitaratu iruzkina