Party play aplikazioa beta aplikazio bat da; alegia, oraindik merkaturatu gabeko aplikazioa.



Aplikazio honen helburua da festa bateko musika elkarlanean aukeratzea.

Spotify eta Apple music-era konektatutako aplikazioa da, eta beraz, milioika abesti aurkitu daitezke.
Ideia honakoa da: festaren antolatzaileak jai horretarako playlist bat sortzen du. Gero, festara doazenak, aplikazioan sartu eta playlist hori bilatu behar dute. Gonbidatuak izango dira playlista aberastuko dutenak. Abestiak aukeratuko dituzte, eta horrela, denon gustuko abesti zerrenda osatuko da.

Dena dela, nola erabakitzen da zein abesti erreproduzitu lehenengo?

Aplikazioak badu jolas antzeko bat. Gonbidatu guztiek iritzia eman dezakete besteek aukeratutako abestien inguruan. “atsegin dut” aukera sakatu dezakete gogoko duten abestietan. Modu horretara, Atsegin dut gehin dituzten abestiak lehenago erreproduzituko dira.


Aplikazio honekin, beraz, askotan, musikaren inguruan sortzen diren eztabaidei amaiera ematen zaie, dibertsioa eskaintzeaz gain. 

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina