Buncee izeneko programa honen bitartez, txikienen ikaskuntzara gidatutako aurkezpen txukunak egin daitezke modu erraz batean. Diseinuari dagokionez, berez, etxeko txikienentzako zuzendua dago, marrazkiz osatua baitago, eta horrek erakarmen gehiago izan dezake umeen arreta lortzeko orduan. Horrez gain, elementu multimediak gehitzeko aukera eskaintzen du, eta norberak sortutako edukiak sare sozialetan, emailetan edota webgune ezberdinetan txertatzeko (embed) aukera eskaintzen du.
Webgunearen bitartez Buncee Edu edo Buncee soila erabiltzeko aukera eskaintzen da. Lehenengoak hezkuntzara bideratuta dauden baliabideak jartzen ditu erabiltzailearen eskura; bigarrenak, berriz, publiko orokorragoa du jomuga. Bukatzeko, euskarri ezberdinetarako prestatua dago, ordenagailuaz gain, tabletean edota mugikorrean lan egitea ahalbidetzen baitu.
Bestalde, Aplikazioak euskarazko blogak osagarriak bihurtu daitezkeen aplikazio mobil erabilgarrien zerrenda bat eskaintzen du.
Bunceren gaztelaniazko tutoriala ikusgai beheko bideoan
Info +

%2B00.48.09.jpg)

0 iruzkinak:
Argitaratu iruzkina