PlanbookEdu-ren bitartez, irakasle zein ikasleek plangintza planifikatu bat aurrera eramateko baliabide bat izango dute beren eskuetan. Egutegi soil baten papera betetzen du funtsean aipatutako programak, hala ere, bere gain dituen erramintek egutegi multimedia bilakatzen dute. Ordenagailu, tablet zein mugikorretarako bereziki prestatu dute, eta hainbat artxibo formatu hartu ditzake bere gain. Gauzak horrela, oso egokia da egunean eguneko lanak, aurkezpenak, … PlanbookEdu-ra igo eta zeure burua antolatzeko, bai irakasleentzat eta baita ikasleentzat.


Horrez gain, egun bakoitzeko hainbat notatxo hartu daitezke, eta orduaren arabera sailkatu. Testu editore bat dakar ere, kolore edota tipografia ezberdinekin sailkatzeko. Orokorrean, baliabide oso interesgarria da dena egunean eraman nahi eta eduki asko dituzten irakasle zein ikasleentzat, PlanbookEdu-k dena antolatuta izatea ahalbidetzen baitie. Bi eredu kaleratu dituzte, ordainpekoa eta dohainezkoa.

Bestalde, Aplikazioak euskarazko blogak osagarriak bihurtu daitezkeen aplikazio mobil erabilgarrien zerrenda bat eskaintzen du.


Hona hemen aplikazio honen nondik-norakoak azaltzen dituen bideoa.
Info +
https://www.facebook.com/planbookedu?fref=ts
https://twitter.com/planbookedu
http://www.planbookedu.com/

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina